OLERKIAK
Egun hauetan olerkiei buruz hitz egin dugu eskolan, eta hainbat informazioa jaso dugu honi buruz. Horregatik, honetaz hitz egingo dizut testu honen bidez.
Poesia hitza latineko "Poiesis" hitzetik dator. Erdi Aroan bide berriak urratzen hasi zen olerkaritza XIII.mendetik XVII. mendera arte. Poesia hainbat ezaugarri ditu. Batetik, egilearen sentimenduak, bizi sentipenak adierazten ditu poesian. Bestetik, literatur baliabideak erabiltzen dira poema bat osatzeko. Bi forma erabiltzen dira, neurria eta errima. Hainbat neurri daude poemetan. Zortziko txikia, zortzi lerro ditu eta 7/6 silabak tartekatzen dira; zortziko handiak, 10 lerro ditu 7/6 silabakoak. Gero, hamarreko txikia bereizten dugu, zortzi lerroz osatua eta 10/8 silabak tartekatzen dituena. Hamarreko handia ere erabiltzen da 10 lerroko 10/8 silabak tartekatuz. Azkenik, kopletan sailkatzen ditugu. Kopla txikia 4 lerroz osatua dago eta 7/6 silabak tartekatzen dira. Kopla handietan, berriz, 4 lerroz osatutako 10/8 silaba.
Lehen olerki liburua 1545ean argitaratu zen Linguae Vasconum Primitae izenburuarekin, liburu hori Bernart Etxeparek idatzi zuen eta bertan olerki ausartak idazten zituen, gai desberdinak erabiliz.
XX.mendean mugimendu artistiko berria sortu zen. Gregeriak, kaligramak eta idazketa automatikoaren abangoardiak sortu ziren. Abangoardiak hainbat ezaugarri zituen. Batetik, internazionalismoaren aldekoak ziren eta tradizionalismoaren kontrakoak.
Kaligramak ikus poemak dira. Caligramess poema-liburua argitaratu zuen eta bertan letra eta hitzen elkarketen esker, hainbat gai jorratu ahal zituzten. Kaligramekin batera idazketa automatikoak ere asko erabiltzen zen. Idazketa automatikoak esan nahi du, burura etortzean segituan idazten dugun edozer. Bertan, gure oroimenak azaltzen dira, eta batez ere burura etortzen zaizkigun hainbat gauza. Idazle askok erabiltzen zuten.
Hau dena esanik, poemak oso lagungarriak dira zure sentimenduak eta bizipenak adierazteko. Lehen esan dudan bezala, hori oso polita geraatzeko metaforak, anaforak eta hainbat baliabide gehiago erabiltzen dira.