ALEGIAK
Gaur, egun hauetan idatzi dugun alegien eskemari buruz hitz egingo dizut eta azalduko dizut zer diren alegiak, zein diren alegiagile famatuak eta horrelako gauzataz hitz egingo dizut.
Alegiak, askotan animaliak protagonista diren istorio laburrak dira, eta beti izaten dute ikaskizun moral bat bukaeran. Bi modutara idatz daitezke, prosan edo bertsotan.
Gaur egun famatuak diren alegiagile greko eta latinokoak Esopo (Grezia k.a. V. mendea) eta Fedro (I.mendea) bereizten ditugu, eta hurbilagoko ordezkariak, berriz, La Fontaine (Frantzia) eta Samaniego (Araba) ditugu. Bizenta Mogelek eta Juan Antoniok (XIX.mendea) euskaraz itzuli dituzte hainbat alegia.
Alegiek egitura jakin bat dute. Normalean, errazak eta zailtasunik gabekoak izaten dira, eta hauek itzulpenen bidez hizkuntzak ikasteko balio digute.
Esopok alegia batzuk egin zituen. Hemen adierazten digu ahoz kontatzen zirela normalean eta lehen idatziak Grezia eta Erromakoak direla. Esopo ipuinlari grekoa da eta bere alegiak Europako hizkuntza askotara itzuli izan dira; honek, V.mendetik aurrera ezagunak izatera iritsi ziren.
Ondare aberatsak adierazten digu, aintzinako euskaldunek ezagutza handia zutela.
Bizenta mogel Azkoitian jaio zen 1782an. Ikasketak osabarekin egin zituen eta hark latina erakutsi zion eta idaztera animatu zuen. Bizenta euskaraz idatzi zuen lehen emakumea izan zen eta hainbat idazlan egin zituen. Ipuin Onac (1804), Gabonetako Cantia bizkaitar guztientzat (1819), eta Españako Gotzai-Buruaren Artzai Idazkia (1820). Ipuin Onac liburua Esoporen berrogeita hamar alegiaren itzulpena da. Bizenta Abandon hil zen 1854an.
Alegiek hainbat baliabide dituzte. Batetik, prosopografak, honek gizakien alde fisikoa adierazten du. Bestetik, etopeiak, eta honek izaera, pentsaera eta ezaugarri psikologikoak eta moralak adierazten ditu. Azkenik, pertsonifikazioa dugu, gizakien portaera eta ezaugarriak egozten zaizkie, izaki bizigabeei edo kontzeptu abstraktuei eta pertsonifikazioak hori adierazten digu.